jueves, 14 de febrero de 2008

XV-XVII.MENDEETAKO ARDATZ POLITIKOA IZAN ZEN ABSOLUTISMOA


GARAI HONETAN LUIS XVI.ak ESAN ZUEN“ESTATUA NEU NAIZ"


Mende hauetan aldaketak egon ziren aginteran batez ere azpimarratzekoak dira monarkia autoritarioaren agertzea eta geroago monarkia parlamentarioarena.


Estatu modernoaren sorrera


Europan, Erdi Aroan, Monarkiaren boterea jaun feudalek edo herritarrek mugatzen zuten. Aro modernoan, berriz, Monarkia autoritarioa agertzen da eta horrek aldaketa handia ekarri zuen. Aldaketa zera izan zen, gizarteko erakundeek ez zutela monarkiaren boterea mugatzen, ondorioz, erregeek botere guztia bereganatu zuten. Espainian Errege-erregina Katolikoak ezarri zuten Monarkia Autoritarioa.Isabel I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa ezkondu ziren eta Errege-erregina Katolikoak bilakatu ziren. Beraien ideia edo proiektua hauxe zen, beraien lurraldeak batzea eta horrela estatu sendo bat sortzea, 1479an. Baina beraien proiektua ez zen bertan mugatzen, Penintsulako monarkia guztiak batzea zen Errege Katolikoen helburua eta hori burutzeko baliabide militarrak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta erlijiosoak erabili zituzten. Portugal bereganatzeko bi alaba Portugaleko monarkekin ezkondu zituzten, baina ez zuten lortu lurralde hura konkistatzea. Nazioarteko politika sendotu zuten Frantziako zabalkundeari aurre egiten eta ez zuten Napoliko erreinua galdu. Azkenik, Melilla konkistatu zuten (Afrikako iparraldea). Horrela, Errege Katolikoek monarkiaren agintea sendotu eta estatuko aginpide guztien jabe egin ziren. Honen ostean, organismo berri batzuk sortu zituzten: Kontseiluak eta Ermandade Santuak. Baliabide erlijiosoak erabiliz talde politikoak eta sozialak kontrolatu zituzten.






Inperio Hispanikoa


XVI.mendean, Karlos I.ak eta Felipe II.ak Espainiaren nagusitasuna Europan zehar bultzatu zuten eta Espainia menpeko lurraldeak mundu osoan zehar edukitzea gauzatu zuten.Karlos I.a Espainiako koroa eskuratu zuen 1517an. Hasieran ez zekien ezer Espainia eta espanolei buruz ezta gaztelaniaz hitz egiten ere. Horregaitik, Flandeseko kontseilarien esku utzi zituen erabakiak eta horrek herriaren asaldatzea ekarri zuen. Espainian, Gaztelan, Komunitateen herri matxinada sortu zen, burgesiak eta artisauek sortua, horrek Villalarren porrota (1521) ekarri zuen. Valentzian, germaniak deituriko herri-matxinada sortu zen, gremioek egindakoa (bietan Karlos I.a garaie). Bi herri-matxinada horien ondorioz Karlos I.a gaztelania hitz egiten ikasi eta espainolak kargu garrantzitsuetan jarri zituen, hau da, konfiantza osoa jarri zuen espainolengan.
Nazioartean, hiru gatazka nagusi izan zituen: Frantziarekiko lehiak, Frantzisko I.ari aurre egin behar izan zion; Turkiarrak gelditu behar izan zituen; eta, Printze protestanteei aurre egin eta garaile atera zen. Gertakizun hoien ondorioz, 1554.an, Austria Fernandori eman zion (bere anaiari) eta Milan, Espainia eta Herbehereak Feliperi (bere semeari). 1556.an Karlos I.a hil zen, Yusteko moasterioan, Cacaresen kokatuta.

Felipe II.a, 1556. urtean tronura iritsi zen eta 1598ra arte egon zen karguan. Matxinada ugariei aurre egin zien eta ia denetan garaile atera zen. Garaipenak hauek izan ziren: Moriskoak bota zituen, San Quinteneko batailan frantsesak garaitu, Lepanton turkiarrak eta Herbehereetako probintzia protestanteei aurre egin zien (gaurko Holandari). Ondorioz, hegoaldeko probintziak (gaurko Belgikakoak) Espainiarekin lotuta geratu ziren. Soilik bat galdu zuen, Ingalaterraren inbaditzea ez zuen lortu, Armada Garaiezinaren porrotagatik(1588).



Luis XIV.aren Erreinaldia




XVII.mendeko monarkia absolutuen artean, Frantziakoa izan zen ospetsuenetarikoa. Frantziako tronuan, Borbondar etxea zegoen ezarrita 1589tik aurrera.

Absolutismo monarkikoa Luis XIV.arekin heldu zen une gorenera. Sistema zentralizatzaile eta totalitarioa ezarri zuen, horregatik “Eguzki Erregea” esaten zitzaion. Monarka horrek aginte osoa hartu zuen bere esku. Berea omen da honako esaldi ospetsu hau: “Estatua neu naiz”. Luis XIV.aren erreinaldian, Frantzia Europako potentzia nagusia bihurtu zen. Ministroen eta jeneralen laguntza erabiliz, armada indartsua antolatu, nobleziaren agintea murriztu eta zergak biltzeko sistema eraginkorra sortu zuen. Gortea Parisetik Versallesera eraman zuen, 20.000 pertsona hartzen zituen. Erregearen agintearen eta monarkia absolutuaren sinbolo bihurtu zuen jauregi zoragarria eraiki zuen Versallesen. Versaiesetik, Austriako etxearen eta Espainiaren kontrako politika zuzendu zuen. Europan botere guztia lortzeko (Hogeita Hamar Urteko gerra) Westfaliako (1648) eta Pirinioetako (1659) bakeitunetan gauzatu zuen botere hori.



Erregeen eta parlamentuaren arteko gatazkak


Ingalaterran, erregeak monarkia absolutua ezartzen saiatu ziren, baina hainbat gizarte talderi egin behar izan zieten aurre. Talde horiek Parlamentuak onarturiko askatasunen eta eskubide politikoen alde egiten zuten.

Erregearen eta absolutismo monarkikoaren aldekoen (nobleak) eta parlamentarismoaren aldekoen (behe eta erdi burgesia) arteko istiluak, 1640-1688ko iraultza. Parlamentarismoaren aldekoek irten ziren garaie eta Holandako gobernadoreari eskaini zioten koroa, honek tronua eskuratzearen truke 1689ko Eskubideen Aldarrikapena izenpetu zuen. Aldarrikapen horren ondorioz agintariek Parlamentuan onarturiko legeak bete beharra zuten. Honela, monarkia parlamentarioa hasi zen. Sistema honen arabera erregeak parlamentuarekin banatzen du agintea eta parlamentuari kasu egin behar dio (Espainiako gaurko sistema).



Konklusioa


Politikan, agintearen kontzentrazioa gertatu zen (erregearengan) eta zentralizazio bat, hiri nagusi batean: Paris, Madril, etab. Batasun politikoaz gain, herrialdeetan antolamendu ekonomiko, sozial eta erlijioso bat ezarri zuten erregeek. Monarkia parlamentarioa sortzen da, hau da, erregeen eta parlametuaren arteko agintera eratzen da. Gaur egun, aginte sistema hori dago Espainian.
Gizartean, nobleen arteko lehiak amaitu ziren, Gaztelan, erregearen inguruan bildu zirelako.Monarkia autoritarioan erregeek zuten botere guztia, ordea, monarkia parlamentarioan erregeek eta parlamentuak banatzen dute agintea.






No hay comentarios: